Urriaren 14an Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen inaugurazio ekitaldia
James Wilson Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusiak emango dio hasiera Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 32. edizioari Bilboko BAT Dorrean (16:30-18:30). Bere ibilbideak eta ikuspegiak ahots bereziki garrantzitsu bihurtzen dute erakundeek nola eraiki dezaketen lehiakortasun jasangarria eraldaketa eta erronka handiek markatutako testuinguru batean, hala nola erregulazio-eskakizun berriek, ziurgabetasun geopolitikoak, belaunaldi-erreleboaren eta talentuaren kudeaketak, edo adimen artifizialak negozio-ereduetan eta erakundeen kudeaketan duen inpaktuak.
Ondoren, Alexander Boto, Ihobe-Eusko Jaurlaritzako Zuzendari Nagusia; Jone Nolte, ASLEko Gerentea; eta Javier Ormazabal, Velatiako Lehendakari eta CEOa, izango dira.
Era berean, ikuspegi osagarriekin hiru esperientzia praktiko ezagutzera emango dira:
- iraunkortasunari aplikatutako IAren erabilera, UVESCOko presidente María José Adurizek aztertuta
- lehiakortasuna mantentzeko talentua erakartzeko eta errelebatzeko formulak, Katealegaiako zuzendari Pablo Núñezek azalduta
- negozioaren jasangarritasuna, Asenta enpresako bazkide aholkulari Óscar Reges eta Salto Systems-eko I+G zuzendari Jorge Verasateguiren eskutik.
Amaieran, koktel bat egongo da networkinga indartzeko.
Plazak mugatuak dira, beraz IZENA EMATEA beharrezkkoa da.
Gainera, Astearen egitarau osoa kontsulta dezakezu hemen, 30 ekitaldi baino gehiagorekin.









