Quality & Sustainability Innovation Award: balio iraunkorra sortzen duten berrikuntzak aitortuz

Berrikuntza funtsezko faktorea da oraindik erakundeen lehiakortasunerako. Hala ere, gaur egun, berrikuntzarik garrantzitsuenak, irtenbide berritzaileak emateaz gain, pertsonentzat, gizartearentzat eta ingurumenarentzat eragin positiboa eta iraunkorra sortzen dutenak dira.

Horregatik, EUSKALITek Quality & Sustainability Innovation Award (QSIA) lehiaketarako sarbidea errazten die euskal erakundeei. Nazioarteko lehiaketa horrek kalitatea, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartzen dituzten berrikuntzak aitortzen ditu, eta horien ikusgarritasuna eta aintzatespena sustatzen ditu, bai estatuan, bai nazioartean.

Zer da Quality & Sustainability Innovation Award (QSIA)?

Quality & Sustainability Innovation Award (QSIA) 2007an Excellence Finlandek sortutako nazioarteko lehiaketa bat da, erakundeetan, pertsonengan, gizartean eta ingurumenean balio diferentziala eta eragin positibo eta iraunkorra sortzen duten berrikuntzak aitortzeko.

Quality Innovation Award (QIA) bilakaera gisa, QSIAk iraunkortasuna funtsezko elementutzat hartzen du berrikuntzen ebaluazioan, eta kalitatea, berrikuntza eta iraunkortasuna uztartzen dituztenak aitortzen ditu, egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko.

Euskadik 2014tik parte hartzen du lehiaketa horretan, eta, 2021az geroztik, EUSKALIT QSIA Advisory Boardeko kide da, beste herrialde parte-hartzaile batzuetako ordezkariekin batera, eta lehiaketaren eboluzioan eta nazioarteko garapenean laguntzen du.

Euskadin hautagaitzak antolatu, zabaldu eta ebaluatzeko, EUSKALITek Innobasque, Unibasq eta Ihoberen lankidetza du.

QSIAn parte hartzearen onurak

  • Ebaluazio profesional eta independente bat jasotzea, berrikuntzaren indarguneak identifikatzen dituena eta hura garatzen jarraitzeko hobekuntza maukerak eskaintzen dituena.

    Zuen berrikuntza erreferentziazko ekimenekin alderatzea, bai nazio mailan, bai nazioartean, ikaskuntza, benchmarkinga eta jardunbide egokien trukea bultzatuz.

    Zuen erakundearen eta berrikuntzaren ikusgarritasuna eta aintzatespena areagotzea, bezeroen, laguntzaileen eta beste interes talde batzuen aurrean duten posizionamendua eta sinesgarritasuna indartuz.

    Zuen berrikuntzaren eraginari balioa ematea, erakundeentzat, pertsonentzat, gizartearentzat eta ingurumenarentzat balio iraunkorra sortzen nola laguntzen duen erakutsiz.

    Lehiaketaren nazioarteko fasera sartzea fase nazionaleko irabazle izanez gero, Espainia ordezkatuz parte hartzen duten herrialdeetako berrikuntzarik onenekin batera.

Zer berrikuntza mota aitortzen ditu QSIAk?

QSIAk kalitatea, berrikuntza eta iraunkortasuna uztartzen dituzten berrikuntzak aitortzen ditu, inpaktu positiboa eta balio iraunkorra sortuz.

Aurkeztutako berrikuntzek honako hauek frogatu behar dituzte:

Berritasuna, irtenbide berriak edo nabarmen hobetuak emanez.

Aplikazio praktikoa, ezarpen eraginkorrarekin eta egiazta daitezkeen onurekin.

Ikaskuntza, garapen-prozesu egituratu baten emaitza.

Jasangarritasuna, erakundeentzat, pertsonentzat, gizartearentzat eta ingurumenarentzat balioa sortuz.

Alderdi interesdunei orientazioa ematea, egungo eta etorkizuneko beharrei erantzunez.

Emaitzak, lortutako inpaktuaren ebidentzien bidez.

Quality & Sustainability Innovation Award kategoriak

Sariak hainbat kategoria hartzen ditu arlo askotako berrikuntza aitortzeko:

Jasangarritasunean berrikuntza
Jasangarritasun eta ingurumen inpaktua murriztera zuzendutako proiektuak.

Osasun sektorea
Osasun eta ongizateko berrikuntzak.

Hezkuntza sektorea
Irakasteko eta ikasteko metodologia eta tresna berriak.

Sektore publikoa
Gobernu erakundeen kudeaketa eta zerbitzuak hobetzea.

MikroETE & startupak
Ekimen disruptiboak enpresa txikietan eta ekintzailetza berriak.

ETEak
Garapen berritzaileak enpresa-produktu, -zerbitzu edo -prozesuetan.

Enpresa handia
Erantzukizun sozial korporatiboa eta praktika jasangarriak enpresa-estrategietan integratzea.

Berrikuntza potentziala
Hasierako fasean ere inpaktu handia duten ideiak.

Nola parte hartu Quality & Sustainability Innovation Awardean?

QSIAn izena eman nahi duten erakundeek Bikaintasun Zentroen (CEX) bidez eman behar dute; hor aurkituko dute prozesuari, data nagusiei eta eskatutako dokumentazioari buruzko informazio zehatza.

Informazio gehiago eta izena emateko formularioa eskuratzeko, bisitatu CEXen orrialde ofiziala.