Urriaren 14an Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen inaugurazio ekitaldia

James Wilson Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusiak emango dio hasiera Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 32. edizioari Bilboko BAT Dorrean (16:30-18:30). Bere ibilbideak eta ikuspegiak ahots bereziki garrantzitsu bihurtzen dute erakundeek nola eraiki dezaketen lehiakortasun jasangarria eraldaketa eta erronka handiek markatutako testuinguru batean, hala nola erregulazio-eskakizun berriek, ziurgabetasun geopolitikoak, belaunaldi-erreleboaren eta talentuaren kudeaketak, edo adimen artifizialak negozio-ereduetan eta erakundeen kudeaketan duen inpaktuak.

Ondoren, Alexander Boto, Ihobe-Eusko Jaurlaritzako Zuzendari Nagusia; Jone Nolte, ASLEko Gerentea; eta Javier Ormazabal, Velatiako Lehendakari eta CEOa, izango dira.

Era berean, ikuspegi osagarriekin hiru esperientzia praktiko ezagutzera emango dira:

  • iraunkortasunari aplikatutako IAren erabilera, UVESCOko presidente María José Adurizek aztertuta
  • lehiakortasuna mantentzeko talentua erakartzeko eta errelebatzeko formulak, Katealegaiako zuzendari Pablo Núñezek azalduta
  • negozioaren jasangarritasuna, Asenta enpresako bazkide aholkulari Óscar Reges eta Salto Systems-eko I+G zuzendari Jorge Verasateguiren eskutik.

Amaieran, koktel bat egongo da networkinga indartzeko.

Plazak mugatuak dira, beraz IZENA EMATEA beharrezkkoa da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Gainera, Astearen egitarau osoa kontsulta dezakezu hemen, 30 ekitaldi baino gehiagorekin.