Kudeaketa Aurreraturik gabe, aukerak galduko dituzu mundu lehiakor eta azkarrean

Kudeaketa Aurreratua barneratzen duten erakundeek emaitza ukigarriak lortzen dituzte: lehiakortasuna handitu, prozesuak optimizatu, bezeroen eta pertsonen gogobetetzea hobetu eta jasangarritasun handiagoa lortzen dute. Ikuspegi honek aukera ematen die indarguneak identifikatzeko, erronkak gainditzeko eta aldaketetara azkar eta arrakastarako berme gehiagorekin egokitzeko, gero eta zorrotzagoa eta dinamikoagoa den ingurune batean.

Azken urteetan, mundu osoan argitaratutako txosten eta ikerketa zientifikoek kudeaketa eta lehiakortasuna oso lotuta daudela egiaztatzen dute. Ikerketa horien arabera, kudeaketa-maila handiagoa lotuta dago enpresa-emaitza hobeekin, hala finantzarioekin nola produktiboekin, berrikuntzakoekin eta pertsonenekin; eta enpresa mota guztietan, handiak edo txikiak, helduak edo startupak. Harreman hori beste sektore batzuetako erakundeetan ere baieztatu da, hala nola hezkuntzan, osasunean eta hirugarren sektorean.

Gure Kudeaketa Behatokian ikerketa horien guztien ebidentziak eta azalpen zehatzak aurki daitezke, baita kudeaketa-maila hobetzeko lanean jarraitzearen garrantzia erakusten duten datuak ere.

Imajinatu zure erakunderako bide bat, non pauso bakoitzak etorkizun sendo eta itxaropentsu batera hurbiltzen duen. Kudeaketa Aurreratua ez da jarraitu beharreko metodo multzo bat bakarrik. Aldaketari aurrea hartzeko, zure sektoreko lidergoan gora egiteko eta zure taldeak bere onena eman dezan lortzeko modu bat da.

Nondik hasi galdetzen badiozu zeure buruari, leku egokian zaude. Hurrengo urratsean (kapituluan), Kudeaketa Aurreraturako bidaia nola hasi erakutsiko dizugu, zure beharretara egokitutako tresnekin eta laguntzarekin.

Ezagutu orain nola hasi zure eraldaketa!

Kudeaketa Aurreratua

Erakundeei aukera ematen die baliabideak modu eraginkorragoan kudeatzeko eta estrategiak beren helburuekin lerrokatzeko.

Esperientziak

Ezagutu Kudeaketa Aurreratua hartzeak zure erakundea eralda dezakeen.

Erakunde laguntzaileak

Erakunde laguntzaile izateak esan nahi du Kudeaketa Aurreratuarekin konprometitutako komunitate batean integratzea.

Batu zaitez gure komunitatera

EUSKALITen komunitatean Kudeaketa Aurreratuari buruzko ezagutza eta jardunbide egokiak partekatzen ditugu. Egin bat bikaintasuna, etengabeko ikaskuntza eta lankidetza altruista sustatzen dituen kulturarekin.

ZERGATIK KUDEKAETA AURRERATUA?