Quality Innovation Award: Inpaktu globaleko berrikuntza bultzatzen
Berrikuntza erakundeen arrakastarako eta jasangarritasunerako funtsezko zutabea da, gero eta konplexuagoa eta lehiakorragoa den ingurune batean. Horregatik, Euskalitek Quality Innovation Award (QIA) lehiaketarako sarbidea errazten die euskal erakundeei; hainbat sektoretan kalitatezko berrikuntzak aitortu eta sustatzen dituen nazioarteko lehiaketa da.

Zer da Quality Innovation Award?
Quality Innovation Award (QIA) saria Excellence Finlandek 2007an sortutako ekimen global bat da, gizartearentzat eta merkatuarentzat balio erantsi handia dakarten berrikuntzak saritzen dituena. Euskadik 2014tik parte hartzen du QIAn, eta, 2021etik, Euskalit QIA Advisory Boardeko kide da, lehiaketa indartu eta orientatzeaz arduratzen diren Finlandia, Suedia, Israel, Espainia eta Txinako ordezkariekin batera.
Euskadin lehiaketa antolatu, zabaldu eta hautagaitzak ebaluatzeko, Euskalitek Innobasque, Unibasq eta Ihoberen laguntza du.
QIAn parte hartzearen onurak
- Ebaluazio profesional bat lortzea, berrikuntzarako indarguneak eta hobetzeko arloak identifikatuz.
- Nazioko eta nazioarteko beste ekimen batzuekin alderatzea, benchmarkinga eta ikaskuntza partekatua errazteko.
- Ikusgarritasuna eta prestigioa irabaztea, merkatuan duen posizionamendua eta sinesgarritasuna hobetzeko.
Zer da ‘Quality Innovation’ bat?
Quality Innovation bat irizpide hauek betetzen dituen berrikuntza da:
- Berritzailea eta esanguratsua, merkatuari edo gizarteari soluzio berritzaileak ematen dizkiena.
- Praktikoa eta aplikagarria, onura ukigarriekin eta inplementazio eraginkor batekin.
- Modu egituratuan garatua, ideiatik hasi eta gauzatu arte.
- Egungo eta etorkizuneko beharretara bideratua, alderdi interesdunen benetako eskaerak betez.
- Erakunde baten errendimendu teknikoa, soziala edo komertziala hobetzeko gai izatea.
Quality Innovation Award kategoriak
Sariak hainbat kategoria hartzen ditu arlo askotako berrikuntza aitortzeko:
Ekonomia zirkularra eta zero karbono aztarna
Jasangarritasun eta ingurumen inpaktua murriztera zuzendutako proiektuak.
Osasun sektorea
Osasun eta ongizateko berrikuntzak.
Hezkuntza sektorea
Irakasteko eta ikasteko metodologia eta tresna berriak.
Sektore publikoa
Gobernu erakundeen kudeaketa eta zerbitzuak hobetzea.
MikroETE & startupak
Ekimen disruptiboak enpresa txikietan eta ekintzailetza berriak.
ETEak
Garapen berritzaileak enpresa-produktu, -zerbitzu edo -prozesuetan.
Enpresa handia
Erantzukizun sozial korporatiboa eta praktika jasangarriak enpresa-estrategietan integratzea.
Berrikuntza potentziala
Hasierako fasean ere inpaktu handia duten ideiak.