Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren emate ekitaldia 2025
18 erakundek jaso dute Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa-jardunbide onenak dituztenak saritzeko.
Sariak Mikel Jauregik (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua), Begoña Pedrosak (Hezkuntzako sailburua), Javier Hurtadok (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua), Iván Larrazak (Ongizateko sailburuordea) eta Lore Bilbaok (Osakidetzako zuzendari nagusia) banatu zituzten, 500 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten zeremonian.
Aurtengo edizioan, 7 erakunde aintzatetsi dira saririk gorenarekin, Kudeaketa Aurreratuaren Eukal Saria alegia: A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGÍA eta SAN FELIX IKASTOLA, Estrategiaren elementuan saria lortu dutenak; PREOCA eta SOMORROSTRO HEZIKETA ZENTROA Pertsonetan; MUTUALIA eta DONOSTIALDEA ESI–OSAKIDETZA Berrikuntzan eta EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOA Gizartean.
Urrezko A GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA jaso zuen; CALASANZ LANBIDE IKASTEGIA eta SORTARAZI-ASOCIACIÓN CLARETIANA PARA EL DESARROLLO HUMANO erakundeak Zilarrezko A jaso zuten.
Brontzezko A saria honakoek jaso zuten: SUTARGI, BELTRAN ASCENSORES Y MONTACARGAS, S.L., COUTH INDUSTRIES, S.L, BATURA MOBILE, NUEVAS TÉCNICAS PROFESIONALES, S.L, ACERMAS-ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL, TOKIKOM y CÁMARA DE COMERCIO, INDUSTRIA, SERVICIOS Y NAVEGACIÓN DE BILBAO.
Era berean, 50 erakundek jaso zuten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma, eta kanpo kontrastea jaso eta Kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeei zuzenduta dago.
Gainera, beste 5 erakundek Quality Innovation Award-QIA nazioarteko sariaren irabazle izateagatik aintzatespena jaso zuten. InguruMena Advanced TEchnologies = imatek, Berrikuntza Potentzialaren kategorian; Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa-EHU, ekonomia zirkularraren kategorian; OSI Donostialdea-Osakidetza, osasun-sektorearen kategorian; Politeknika Ikastegia Txorierri, hezkuntza-sektorearen kategorian; eta Ikerkude (Auziker), sektore publikoaren kategorian.
Mikel Jauregi sailburuak ekitaldiaren amaieran esan duenez, “aintzatespen horiek ahalegin handia eskatzen dute, baina lortutako emaitzak ikusita, merezi du. Horrek erakusten du, gainera, Euskadik konpromiso argia duela Bikaintasunarekin eta Kudeaketa Aurreratuarekin, eta euskal erakundeek hasitako bide horretan bidelagun izango dutela Eusko Jaurlaritza “.









