Kudeaketa Aurreratuaren ibilbidea

Kudeaketa Aurreratua garatzea erabaki estrategiko bat da, edozein erakunderi, bere tamaina edo sektorea gorabehera, bere lehiakortasuna, jasangarritasuna eta inpaktua hobetzeko aukera ematen diona.

EUSKALITen ibilbide egituratu bat sortuz errazten dugu bide hori, zeina erakundeei eraldatzen eta jardunbide egokiak finkatzen laguntzeko diseinatzen den, kudeaketa sistemaren garapen maila edozein dela ere.

Nola hasi kudeaketa hobetzen

Kudeaketa Aurreratuan aurrera egin nahi duen erakunde orok bere uneko egoeraren diagnostikoa behar du. Horretarako, hau egitea gomendatzen dugu:

Autoebaluazioa

Kudeaketa Aurreratuko Eredua (KAE) bezalako baliabideak erabiltzea, indarguneak eta hobetzeko aukerak hautemateko.

Hasierako diagnostikoa kanpoko laguntzarekin

Estrategia, bezero, plantilla, emaitza eta bestelako elementuen garapen maila identifikatzea.

Hobekuntza plana

Ekintza plan bat diseinatzea kudeaketa praktikak indartu eta emaitzak hobetuko dituzten metodologiak eta baliabideak ezartzeko.

Kudeaketa Aurreratua garatzeko baldintzak

Erakunde baten kudeaketa sistemaren hobekuntza bultzatzeko, funtsezkoa da alderdi hauek izatea:

Zuzendaritzaren konpromisoa

Goi zuzendaritzaren inplikazioa funtsezkoa da aldaketa bultzatzeko.

Taldearen parte hartze aktiboa

Kudeaketaren hobekuntzak erakunde osoa inplikatu behar du.

Emaitzen neurketa

Hobekuntzen inpaktua ebaluatzea, eraginkortasuna ziurtatzeko.

Kudeaketa Aurreratuaren Eredua

Nola laguntzen du EUSKALITek?

EUSKALITen erakundeei laguntzen diegu beren bilakaeraren etapa bakoitzean, hauen bitartez:

Prestakuntza eta ikaskuntza

Diagnostikoak eta ebaluazioak

Baliabideak

  • Erreferentziazko ereduak, adierazleak eta jardunbide egokien azterketak.
  • Klub espezializatuak, hala nola Ebaluazio Kluba eta 5S Kluba.

Ibilbide malguagoak edo egituratuagoak

Erakunde bakoitzari egokitzen zaion ibilbide malguaz gain, EUSKALITek metodologia espezifikoekin eta etengabeko jarraipenarekin antolatutako programak eskaintzen ditu. Programa horiek Kudeaketa Aurreratua modu gidatu eta eraginkorragoan garatzeko aukera ematen dute.

Pausoa emateko prest? Jarri gurekin harremanetan eta hasi kudeaketa hobetzeko bidea.

* Nahitaezko eremuak