Hamabi enpresek kontziliazioaren kudeaketaren aintzatespena jaso dute
CDE, Careers & Jobs, Kolore Guztiak, Sedical, Hutchinson-Industrias Técnicas de la Espuma, CPES Fernando, Zikotz SAU, Murgibe, Centro San Luis, Alday Fundazioa, Bizitegi eta Urkide Ikastetxeak jaso dute aitorpen aitzindari hau.
Atzo egin zen Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familien Zuzendaritzak eta EUSKALITek antolaturiko kontziliazioaren kudeaketaren aitorpenak banatzeko ekitaldia. Ekitaldian, EUSKALITek 2023tik koordinatu duen aintzatespen-sistema aurkeztu zen. Sistema horren bidez, lehen aldiz aitortu da hamabi euskal enpresa eta kooperatibek konpromisoa hartu dutela bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko praktika eta neurrietan.
Aintzatespen horiek 2025ean garatutako esperientzia pilotu baten emaitza izan dira, eta helburua da denboraren kudeaketan, malgutasunean, zein lan-bizitzaren, familia-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren orekan neurri berritzaileak garatzen dituzten erakundeen lana ikusaraztea eta publikoki aintzatestea, baita enpresa-sare osoa sentsibilizatzea eta mugiaraztea, kontziliazioa modu estrukturalean kultura korporatiboan txerta dadin ere.
Lehen edizio honetan honako erakunde hauek onartu dira:
– CDE, Kolore Guztiak eta Careers & Jobs SL, Kontziliazioko 1. mailako diploma lortu dute.
– Sedical SAk, Hutchinson-Industrias Técnicas de la Espuma SLk, CPES Fernandok eta Zikotz SAUk, 2. mailari dagokion diploma lortu dute.
– Murgibide SLk, Centro San Luisek eta Alday Fundazioak kontziliazioko 3. mailari dagokion diploma lortu dute.
– Asociación Bizitegik eta Colegio Urkide Ikastetxea S. COOP, kontziliazioko 4. Mailari dagokion diploma lortu dute, altuena.
Ekitaldiaren amaieran, Xabier Legarretak, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordeak, honako hau adierazi zuen: “Aintzatespen horiek enpresa-sare anitza islatzen dute, heldutasun maila desberdinekin, baina guztiek helburu berarekin: kontziliazioan aurrera egitea, beren estrategiaren eta kudeaketa ulertzeko moduaren parte gisa. Gaur egun, enpresa lehiakorra ez da soilik teknologian ala zientzian berritzen duena, baizik eta malgutasunean, ongizatean eta erantzunkidetasunean berritzen duena”.









