EUSKALIT: Kudeaketa Aurreratuaren erreferentea

Nor gara?

EUSKALITen euskal erakundeen etengabeko hobekuntza sustatzen dugu, Kudeaketa Aurreratuaren bidez. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako fundazio pribatua gara, eta sektore guztietan lehiakortasuna, berrikuntza eta garapen jasangarria indartzeko lan egiten dugu.

Prestakuntza, tresna berritzaileak eta ebaluazioa eskaintzen ditugu enpresek eta erakundeek kudeaketa optimizatzeko, efizientzia hobetzeko eta emaitza orekatuak lortzeko. Gure helburua Euskadi kudeaketa aurreratuaren nazioarteko erreferente gisa sendotzea da, etorkizuneko erronketarako prestatuago egongo den enpresa eta gizarte sarea eraikiz.

Konpromisoa Kudeaketa Aurreratuarekin

Gure misioa kudeaketa eredu sendo, berritzaile eta etorkizunera bideratua bultzatzea da. Kudeaketa Aurreratuko metodologiak aplikatzea sustatzen dugu, lankidetzaren eta aliantzen bidez, erakundeen jardunean hobekuntza ukigarriak lortzeko.

Urtero, 2.000 erakundek baino gehiagok parte hartzen dute gure programa eta diagnostikoetan, hobetzeko aukerak identifikatzeko, duten potentziala garatzeko eta Kudeaketa Aurreratuarekin duten konpromisoa bermatzen duten errekonozimenduak lortzeko

Hiru hamarkada eraldatzen

1992an, 18 euskal enpresa eta erakundek osatutako talde batek EUSKALIT sortu zuen, industrian eta zerbitzuetan kudeaketa indartzeko. Talde txikiarekin baina asmo handiarekin, zuzendari taldeentzako prestakuntza ematen eta hobetzeko metodologiak garatzen hasi ginen.

1995ean, Ebaluazio Kluba sortu zen, eta 1.500 ebaluatzaile baino gehiago izateraino hazi da. 1998an lortu zituzten lehenengoz enpresek Zilarrezko Q eta Urrezko Q sariak, kudeaketa jardunbide egokietan nabarmentzen diren erakundeak aitortzeko.

Orduz geroztik, sektore guztiak lagundu ditugu, zenbait ekimen giltzari bultzatu ditugu, hala nola 5S Kluba, produktibitatea eta lan ingurunea hobetzeko, edo Kudeaketa Aurreratuaren Kluba, erakunderik aurreratuenen artean ezagutza trukatzeko foroa.

800 erakunde laguntzaile baino gehiagoren babesarekin, enpresa ekosistema berritzaile eta lehiakor baten garapenarekin dugun konpromisoari eusten diogu.

Aurrera egin Kudeaketa Aurreratuan EUSKALITekin. Ezagutu zure erakundearen kudeaketa nola hobetu, aukera giltzarriak identifikatuz eta tresna eraginkorrak aplikatuz.

Ekin gaur Kudeaketa Aurreraturako bideari!

Gure asmoa da, erakundeei kudeaketan aurrera egiten laguntzea.

Xedea

Eusko Jaurlaritzak bultzatuta fundazio gisa eratutako erakundeen taldea gara. Pertsona talde konprometitua, profesionala eta motibatua dugu, euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko, haren lehiakortasuna eta berritzeko gaitasuna bultzatzeko, eta Euskadiren garapen jasangarria bultzatzeko, erabilgarritasuna, eraginkortasuna eta hurbiltasuna emanez.

Ikuspegia

Kudeaketa hobetzeko eta berritzeko euskal erakundeen eta administrazioen erreferentziazko erakunde bideratzailea izatea, Euskadi horregatik nazioartean aintzatetsia izateko aukera emanez.

Balioak

KOHERENTZIA: Eredu gara, gure kudeaketan Kudeaketa Aurreratuaren eta Lehiakortasun Iraunkorraren kontzeptuak eta metodologiak aplikatuz, berrikuntzak probatuz eta ezagutzaren erreferente eta eragile sozializatzaile gisa jardunez..

KOOPERAZIOA: Pertsonekin eta erakundeekin elkarlanean aritzen gara, haiek inplikatuz eta kudeaketa hobetzen eta berritzen lagunduz, protagonistak eginez, haien lorpenak aintzatetsiz eta ikaskuntza partekatua sortuz, inpaktua handitzen duten sareen bidez.

KOHESIOA: Konpromisoz eta erantzunkidetasunez lan egiten dugu, erabakiak hartzen inplikatuz eta parte hartuz, ahaleginak, informazioa eta ezagutza partekatuz, eta helburuak lortzeko elkarri lagunduz eta aitortuz.

KONFIDANTZA: Gardentasunez jokatzen dugu eta gure konpromisoak betetzen ditugu, sinesgarritasunean, hurbiltasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako harremanak sortuz.

Gobernantza-eredua

2025ko jardueren memoria

2024ko jardueren memoria

2024ko kontuen auditoretza-txostena

Laburpen estrategikoa 2024

2023ko jardueren memoria

2023ko kontuen auditoretza-txostena

Laburpen estrategikoa 2023

2022ko jardueren memoria

2022ko kontuen auditoretza-txostena

Laburpen estrategikoa 2022

2021ko jardueren memoria

2021ko kontuen auditoretza-txostena

Laburpen estrategikoa 2021

2020ko jardueren memoria

2020ko kontuen auditoretza-txostena

Laburpen estrategikoa 2020

*Dokumentu horietako batzuk gaztelaniaz daude.