7 Euskal erakunde, 2025 Quality Innovation Awardean-QIA aintzatetsiak
InguruMena Advanced TEchnologies = imatek Potentzial- kategorian, CFAA Centro de Fabricación Avanzada Aeronáutica-EHU Ekonomia Zirkularra kategorian, OSI Donostialdea-Osakidetza Osasun kategorian, Politeknika Ikastegia Txorierri Hezkuntza kategorian eta Ikerkude (Auziker) sektore publikoaren kategorian, Estatuko fasean QIA sariak irabazi dituzten 5 euskal erakundeak dira, eta nazioarteko fasean lehiatuko dira, gainerako herrialdeetako 500 erakundekin batera, nazioarteko aintzatespenetako bat lortzeko.
Gainera, Smiley Owl Tech, S.L. eta San Luis Zentroa erakundeek akzesita lortu dute sari hauetan, eta horrek lehiaketa honetako berrikuntza nazional onenen artean kokatzen ditu.
QIA 2025ko sariak (Espainia fasean), azaroaren 17an banatu dira CSIC-Consejo Superior de Investigaciones Científicas erakundearen egoitzan, Madrilen. Informazio gehiago www.centrosdeexcelencia.com webgunean.
Gainera, Euskadin egiten duten kudeaketaren eta berrikuntzaren bultzada agerian uzteko, aintzatespen bat jasoko dute Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren Galan, abenduaren 17an, Kursaal Jauregian, Donostian.
EUSKALITek, 2015 urtea geroztik parte hartzen du nazioarteko lehiaketa honetan, Innobasque eta Ihoberekin batera, eta honen helburua, erakunde eta herrialdeen lehiakortasuna areagotzen laguntzea da. Lehiaketak bi fase ditu: bata nazionala eta bestea nazioartekoa. Fase nazionalerako, EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuko Ebaluazio Klubeko zein Bikaintasuneko Zentroetako 60 pertsonatik gorako talde batek hautagaitzak ebaluatu ditu. Ondoren, UNIBASQek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak) identifikatutako berrikuntzan aditu talde batek kategoria bakoitzeko finalistak aukeratzen lagundu dute. Eta azkenik, CEX guztietako ordezkariek osatutako epaimahai batek fase nazionaleko irabazleak eta akzesitak aukeratu ditu.
Aintzatetsitako euskal berrikuntzak
Berrikuntza potentziala kategoriako irabazlea
InguruMena Advanced TEchnologies = imatek, battery Box berrikuntzagaitik. Bateria elektrikoak kargatzeko eta kontrolatzeko sistema segurua, modularra eta konektatua, IoT sistemarekin eta itzaltze aktiboarekin. Battery Boxek aukera ematen du IoT sentsoreak dituzten bateria elektrikoak kargatzeko, babesteko eta monitorizatzeko eta sua automatikoki itzaltzeko, eta, horrela, hiri eta industria-floten segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzen dira.
Ekonomia zirkularraren eta zero karbono-aztarnaren berrikuntza kategoriako irabazlea
CFAA Centro de Fabricación Avanzada Aeronáutica – UPV-EHU BeCold®berrikuntzagatik
ECO2 mekanizaziorako (ekonomia+ekologia) CO2 birziklatuarekin mekanizazio jasangarria. BeCold® laginak taladrinen ordez CO2 birziklatua eta landare-olioa erabiltzen ditu. Hala, mekanizazio garbiagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzen da, inpaktu globalarekin eta industria-integrazio errazarekin.
Osasun sektoreko berrikuntza kategoriako irabazlea
OSI Donostialdea-Osakidetza bere Terapia Aurreratuak (TA) direla eta. Berrikuntza eraldatzailea tratamendu pertsonalizatu eta eraginkorretarantz. Geneak, zelulak edo ehunak bestelako tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunak tratatzeko erabiltzean oinarritzen diren sendagaiak dira. Medikuntza iraultzen dute, estrategia terapeutiko pertsonalizatu gisa postulatzen baitira.
Hezkuntza sektoreko berrikuntza kategoriako irabazlea
Politeknika Ikastegia Txorierri afrikan LH digital eta jasangarri baterako hezkuntza-berrikuntza eraldatzeko Prestatu proiektuagatik. SUSTAIN-ITk Afrikako LH bultzatzen du, IoT-sentsoreak, ingurumen-monitorizazioa eta erronkak erabiliz, jasangarritasuna eta digitalizazioa ardatz hartuta. Europako eredu batetik egokitua, Ruanda, Zimbabue eta Namibiako irakasleak ahalduntzen ditu.
Sektore publikoko berrikuntza kategoriako irabazlea
Ikerkude (Auziker) TATPko txakurren entrenamendu seguru eta eraginkorrerako gailu iraultzailea da. Teknologia patentatua du, eta material berrien azterketa, lurrina osatzen duten konposatu organiko lurrunkorren analisia, gama altuko instrumentazio analitikoa, machine learning-ean oinarritutako aldagai anitzeko datuen tratamendua eta kimika berdearen printzipioak konbinatzen ditu.
Akzesita Hezkuntza sektoreko berrikuntza kategorian
San Luis Zentroa bere berrikuntzagatik MenTek-AI Worlds, Gazteen arrisku psikosozialen prebentziora aplikatutako adimen lehiakorra.
Akzesita Sektore Publikoko berrikuntza kategorian
Smiley Owl Tech, S.L. ebaluazio-sistema digital inklusibo eta irisgarria, goi-mailako hezkuntzan ekitatea lortzeko.









