Zure ekitaldia antolatu Kudeaketa Aurreratuaren 32. Europako Astearen barruan!
Abian da Kudeaketa Aurreratuaren 32. Europako Astea, urriaren 14tik 28ra, Lehiakortasun iraunkorra eta kudeaketa: balioak, talentua eta teknologia lelopean.
Zure erakundean praktika on bat, esperientzia berritzaile bat edo gai honi buruzko kasu arrakastatsu bat baduzue, beste erakunde batzuk inspiratuko dituena, hau da zuen unea!
Dagoeneko zabalik dago erakunde antolatzaile gisa zuen ekitaldia proposatzeko deialdia. Zuen proposamena bidaltzeko epea ekainaren 1etik uztailaren 10era arte egongo da zabalik.
Informazio gehiago eta izena ematea
Gainera, Europako Astearen inaugurazio-ekitaldia diseinatzen ari gara, urriaren 14an izango da, 16:30etik 18:30era, Bilbon (BAT dorrea), eta hizlari nagusia, James Wilson, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia, izango da. Erakundeek lehiakortasun sendo eta iraunkorra nola eraiki dezaketen aztertuko dugu, ziurgabetasunez, erronka geopolitikoz eta aldaketa teknologikoz betetako testuinguru batean. 20 urte baino gehiago daramatzala lurralde-testuingurua eta ongizatearekin eta politika publikoekin duen lotura ikertzen, bere ikuspegia iparrorratz ezin hobea izango da gaur bihar garrantzitsuak izaten jarraitzeko eman beharreko urratsak ulertzeko.









