Bost euskal proiektuk jaso dute nazioarteko berrikuntza saria

24/04/2026Beste sariak

Ingurumena Advanced Technologies = imatek Berrikuntza potentzialaren kategorian, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa-EHU Ekonomia Zirkularraren kategorian, Osakidetzako Donostialdea ESIa Osasun kategorian, Politeknika Txorierri Hezkuntza Sektorearen kategorian eta Ikerkude (Auziker) Sektore publikoaren kategorian Quality Innovation Award 2025 nazioarteko lehiaketan aintzatetsi dira. Erakunde horiek, Espainiako beste hiru erakunderekin batera aintzatetsiak izan dira, Nafarroa, Valentzia eta Madrilekoak hain zuzen, Txina, Finlandia, Hungaria eta Thailandiako beste erakunderekin batera.

Ekitaldi hau Espainiako QIA Sarien erakunde sustatzailea den CEX Bikaintasun Zentroek hartu eta antolatu dute. Bertan EUSKALITek parte hartzen du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Sariaren lehendakaritza duen CAQ-China Association for Quality erakundearen laguntza izan du.

Nazioarteko fase honetan Espainia ordezkatu duten erakundeek Bikaintasunaren Zentroen Elkartearen deialdian parte hartu zuten 2025ean.

EKITALDIAREN ARGAZKI GUZTIAK

 

QUALITY INNOVATION AWARD

Lehiaketa honetako irabazleek ebaluazio zorrotza egin dute berritasunean, erabilgarritasunean, ikaskuntzan, bezeroarekiko orientazioan eta aurkeztutako berrikuntzen eraginkortasunean oinarrituta.

Hamaikagarren urtea da Euskadik nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzen duela, eta 2015etik, 37 erakundek jaso dute sariren bat kategoria guztietan: mikroETEa, ETEa, enpresa handia, ekonomia zirkularra, osasun-sektorea, sektore publikoa, hezkuntza-sektorea edo berrikuntza potentziala.

Urteroko lehiaketa hori 2007an sortu zen Finlandian berrikuntzen sorrera eta garapena sustatzeko, Europako eta Asiako herrialde askok parte hartzen dute egunotan, eta helburua da, erakunde eta herrialde parte-hartzaileen lehiakortasuna handitzea. Informazio gehiago QIAn eta EUSKALITen webgunean.

 

SARITUEN ZERRENDA OSOA:

Berrikuntza potentzialen kategoria

Prize winner: Ingurumena Advanced Technologies = imatek /

Battery Box: IoT duten bateria elektrikoak kargatzeko eta kontrolatzeko eta suteak aktiboki itzaltzeko sistema segurua, modularra eta adimenduna

Battery Boxek aukera ematen du bateria elektrikoak kargatzeko, babesteko eta monitorizatzeko IoT sentsoreak dituzten hiriko eta industriako flotetan, eta suteak automatikoki itzaltzeko, segurtasuna, trazabilitatea eta etengabeko kontrola bermatuz.

 

Ekonomia zirkularrean eta karbono-neutraltasunean kategoria

Award winner: Centro de Fabricación Avanzada Aeronáutica-EHU

Mekanizazio jasangarria, birziklatutako KODEXEKIN, EKOBO mekanizazio baterako (Ekonomia + Ekologia)

BeCold-ek ebaketa-fluido konbentzionalen ordez KOGENEO birziklatua eta landare-olioa erabiltzen ditu, mekanizazio garbiagoa, efizienteagoa eta jasangarriagoa lortuz, inpaktu globalarekin eta integrazio industrial errazarekin.

 

Berrikuntzak osasun-sektorean kategoria

Award Winner: Donostialdea ESI – Osakidetza

Terapia aurreratuak: tratamendu pertsonalizatuetarako eta eraginkorretarako berrikuntza

Donostialdea ESIko Terapia Aurreratuen Unitatea sortzea. Unitate horrek osasun-arreta eta ikerketa integratzen ditu, eta irtenbide terapeutiko eraginkorrak ematen dizkie euskal herritarrei.

 

Berrikuntzak hezkuntza-sektorean kategoria

Award Winner: Politeknika Txorierri

Eraldaketarako prestakuntza: Hezkuntza-berrikuntza Afrikako lanbide-heziketa digital eta iraunkorrerako

SUSTAIN-ITek Afrikako lanbide-heziketa bultzatzen du, irakaskuntzako gaikuntzaren, IoTn oinarritutako ingurumen-proiektuen eta erronketan ardaztutako ikaskuntzaren bidez, jasangarritasuna eta digitalizazioa sustatuz Ruandan, Zimbabwen eta Namibian.

 

Berrikuntzak sektore publikoan Kategoria

Prize Winner: IKERKUDE S.L. (Auziker)

Txakurrak trebatzeko berrikuntza: benetako usaina, benetako emaitzak, erabilera segurua eta moldakorra

Auzikerren, zientzia eta trebatzaileekiko harreman zuzena uztartzen dituzte. Detektatu beharreko benetako substantzia duten gailuak diseinatzen dituzte, txakurraren eta trebatzailearen segurtasuna eta trebakuntzaren eraginkortasun handiena bermatuz.