Kanpo kontrastea: ebaluatu zure kudeaketa sistema eta deskubritu nola hobetu

Kudeaketa Aurreraturako bideak zure erakundearen funtzionamenduari eta lortzen dituen emaitzei buruzko hausnarketa sakona eskatzen du. Kanpo Kontrastea prozesu horren funtsezko baliabidea da, zure kudeaketa sistemaren azterketa objektibo eta zehatza eskaintzen baitu, indarguneak eta hobekuntza arloak identifikatzen lagunduz.

Zer da Kanpo Kontrastea?

Kanpo Kontrastea sei ordu inguruko saio bat da, non zure erakundeko zuzendaritza taldea EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko adituekin elkartzen den.

Topaketa horretan, sakon aztertzen da erakundearen kudeaketa sistema, indarguneak eta hobetu daitezkeen arloak identifikatzea ahalbidetzen duen hausnarketa bateratua sustatuz.

Nola egiten da? Pausoak

Eskaera

Erakunde interesdunak eskaera formularioa bete beharko du. Zerbitzu hori gure Erakunde Laguntzaileei bakarrik eskaintzen diegu.

Prestaketa

Saioaren aurretik, erakundeak autoebaluazio bat egin behar du, bere indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatzeko. Aldez aurreko hausnarketa horrek azterketa eraginkorragoa errazten du kontrastean zehar.

Saioaren garapena

Bileran, kudeaketaren elementuak aztertzen dira, hala nola estrategia, bezeroen eta prozesuen kudeaketa, pertsonen kudeaketa, gizartearekiko konpromisoa, berrikuntza eta lortutako emaitzak. Kontraste taldeak kanpoko ikuspegi objektiboa ematen du, erakundearen barne hausnarketa aberasteko.

Ondorioak

Amaieran, identifikatutako indargune eta hobekuntza arlo nagusiak jasotzen dituen txosten bat egiten da, etengabeko hobekuntzarako ibilbide orri bat emateko.

Kanpo-kontrasterako jarraibideak 2025

Programa espezifikoen bidez sartzea

Batzuetan, Kanpo Kontrastea programa zabalago batzuen parte da. Programa horiek esparru egituratua eta baliabide gehigarriak eskaintzen dituzte, identifikatutako hobekuntzen inplementazioa errazteko.

Hasiko al gara? Jarri harremanetan EUSKALITekin eta zure kudeaketa hobetzen lagunduko dizugu.